Garilak 26 Irlandara doa. Euskal Herrian zuzeneko asko eman ondoren, esperientzia berri bat bizitzeko gogo izugarria daukate. Honela adierazi du Garilak 26 taldeak Irlandako biraren pentsamendua:
"Irlanda aukeratu dugu, batik bat, Euskal Herriarekin daukan aspaldiko harreman kultural eta sozialengatik, baita taldeak instrumentu tradizionalak tresna garaikideekin uztartzeko daukan moduagatik ere. Irlandar folklorea eta kulturarekin elkartrukatzeko aukera bikaina ikusten dugulako. Bira honen barruan, gure diskoa aurkezteaz gaindi, euskal musikaren abesti mitikoak interpretatuko ditugu, bai formatu akustikoan eta baita elektrikoan ere".