Xaiko taldea (Zegama, Agurain, Gasteiz..., 2014) hainbat musika taldeetako musikari ezagunek sortuko zuten, hala nola, Kaotiko, Obrint Pas, Stupenda Jones, Betagarri… 2014ko martxoan lehen diskoa grabatu eta argitara emango zuten, "Therapy" (Baga-Biga). Punka, rocka eta trikia nahastuta, zuzenekoak jai bilakatzen dituzte. Therapy diskoari eta taldeari berari bultzada emateko hiru abestiko "Paila" EPa atera berri dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo maitatu eta herrikoien hiru abesti ospetsuen bertsioak egin dituzte triki-punk-jai estilora ekarrita. Xaiko taldeak kontzertu indartsuak izan ditu azken hilabeteetan (Logroño, Durango, Bartzelona, Berga, Madril eta Torrelavega).

Boikot taldeak (Madril, 1987) hamairu disko argitaratu ditu (asko eurek autoekoiztutakoak dira) eta baita beste material desberdina ere (DVD, bildumak, beste taldeekin osatutako diskoak...). Estiloari dagokionez rockaren alderik gordinenak aukeratu dituzte punk, ska eta metalaren ukituekin. Euskal Herriarekin harreman handia izan dute sarri eta beti etorri direlako gurera jotzera.

Eta orain Euskal Herriko bira egingo dute batera Xaiko eta Boikot taldeek.

 

KONTZERTUAK

MARTXOAK 19
GASTEIZ (Jimmy Jazz)
20:30etan
Salmenta puntuak
HOR DAGO! • VSD • Oficina comercial DNA (Portal del Rey, 24)
Kultura Live
Prezioa aurretik
12 € (+ 0,5 € gestio gastuak)

MARTXOAK 20
DONOSTIA (Doka)
20:00etan
Salmenta puntuak
DOKA • Triku Harri
Ticketea
Prezioa aurretik
12 €

MARTXOAK 21
BILBO (Stage Live)
21:00etan
Salmenta puntuak
Power records • Bar coppola
Kultura Live
Prezioa aurretik
12 €