ETS taldeak kantuekin zaleen enpatia lortu du. Eskerrik asko gurekin egoteagatik, gu zuekin baikaude.

ETS taldeak norbaitekin edo zerbaitekin identifikatzeko eta haren sentimenduak partekatzeko gaitasuna du, eta baita haren zaleek ere. Enpatia emozional biribila lortu dute bi aldeek: ETS taldeko musikari, bulego eta teknikariek alde baterik, eta bestetik musika jaialdiaz disfrutatzeko zaleek erosi dituzuen sarrerak. Denok harrapatu gaitu ezustean. 15.000 zale bizkor ibili ziren lehen eguneko sarrerak lortzeko (sei ordutan dena salduta), beste zale asko ahoa bete hortz geratu ziren penarekin ez zutelako lortu sarrerarik. ETS-k, ordea, aukera berria eman die atzeraturik ibili direnei (dena berriro sarrerak agortu dira). Eta hirugarren kontzertua ere prestatu du dena biribiltzeko. Hiru egun enpatikoaz gozatuko dugu elkarrekin. Taldea publikoarekin identifikatuta dagoen bezala, zaleak ere zeharo identifikaturik daude ETS taldearekin. Bigarren urtez Ikusi genituen ilara luzeak eta itxaron aldi nekagarriak Durangoko Azokan. Orain primeran pasatzea dagokigu. Kontzertuaren gozamena puntu gorenetara eraman nahi dugu hiru egunetan.

Eskerrik asko gurekin egoteagatik, gu zuekin baikaude. Eskerrik asko. Zuena bai suhartasun eta kemena! Mila esker.