Eiderrek pop elektroniko dantzagarria ekarri du “Ez espero ezer nigandik” abesti berriarekin. Iker Villa, Xabi Bengoa eta Oihan Moreno dira singlearen ekoizpenaz arduratu direnak. Pop lasai, introspektibo eta zentripetu peto-petoa. Oinutsik dator barrenak hustera, baina ekarpena du, nahiz eta leloan errepikatzen duen “ez espero ezer nigandik”. Lehen diskoa atzean utzi nahi du kantu berriak egiteko grina sutsuarekin.