BSRT kolektiv talde bilbotarra musika elektronikoaren esparrua sakontzera dator. Ez galdetu zer esan nahi duen BSRT akronimoak, isilean gorde nahi dute. Eta “BSTR kolektiv” da taldearen izen osoa. BSTR kolektiv-en abestiek dantzara eta alaitasunera eramango gaituzte musika elektronikoak dituen estilo asko erabiliz, besteak beste techno, drum and bass, house, trance, EBM. Taldearen xede nagusia da une ikaragarriak igarotzea emango dituzten kontzertuetan. Lau musikari dira BSRT kolektiv horren sustatzaileak: Raperu (bertsolari ohia, orain rapero Amooma taldean), Uki (DJ, Akerjenbe Sound System eta beste kolektiboetako kide), Imanol (bateria, Amooman eta Ertz taldeetan), Torralba (sinteak eta ekoizlea, lehen baxu-jotzailea: Guda Dantza eta Afrika Bibang).

Lehen singleak jaia proposatu digu, MILKARWSKIN. Jai eta dantza elektronikoak. Une egokia iritsi da gorputza mugitzeko BSRT kolektiv taldearen musikarekin.

Baga-Biga da BSRT kolektiv talde berriaren management lanak egingo dituen bulegoa.