BSRT Kølektiv talde bilbotarraren single eta bideo berriak musika elektronikoa du berriro funts nagusia. BSRT Kølektiv-en “Egun behera” abestiak dantzara animatuko gaitu eta elektronikaren askotariko erritmoen arabera (techno, drum and bass, house, trance, EBM…) erakutsiko digu testuetan Egunerokotasunean sartuta gaudela, “eta bihar hainbat hobe” esaldiaren mende gaudela. Egunero egun be(he)ra. Gogoratuko dugu lau musikari direla BSRT Kølektiv horren sustatzaileak: Raperu (bertsolari ohia, orain rap-abeslaria Amooma taldean), Uki (DJ, Akerjenbe Sound System eta beste kolektiboetako kide), Imanol (bateria, Amooman eta Ertz taldeetan), Torralba (sinteak eta ekoizlea, lehen baxu-jotzailea: Guda Dantza eta Afrika Bibang). BSRT Kølektiv taldearen single berriaren grabaketa eurek egin dute. Bideoa Ane Zugazak zuzendu du.