Beira Taldeak "Galdetu nahi dugu" single-abestia grabatu du Oiartzualdean martxoaren 19an egingo den herri galdeketaren alde. Beira taldeak bere abestiarekin erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egin du. Besteak beste, musikari laguntzaile hauek izan ditu Beira taldeak: Maider Zabalegi, Xabi Camarero "URTZ", Irati Odriozola, Mikel Ugalde eta Harkaitz Martinez de San Vicente (Oreka TX), Xanet Arozena, Mikel Markez, Iñaki Otxondorena "Moro", Alaia Belaunzaran, Andoitz Antzibar...