Aimar kantaria (Gernikako Dientes de Luna taldearekin bost disko argitaratu ditu) bakarkako ibilbidearen bigarren singlearekin datorkigu, “Amotina”. Nitasunetik kontatu eta kantatuko du gutasunaren esparrura iristeko. Zuri eta guri ere antzeko detaile txikiak utziko dizkigulako eguneroko bizitzak. Denoi gertatzen zaizkigun xehadurak kontatzeko erraztasuna du Aimarrek rock intimista batetik abiatuta. Guri ere gertatzen zaizkigulako esperientziak. Gustuko harrian behin eta berriz trabatzen garenean, agian pentsatu behar dugu nahita zangotrabatzen dugula geure burua. Ez gara ari auto mutinatzen. Ez dago trabarik, nahita eta gustura biziko genituzke propio hartutako musika erabakiak, nortasun erabakiak. Harriak harriari ez diolako enbarazurik egiten.