Euscat CD
El precio original era: 12,00 €.4,80 €El precio actual es: 4,80 €.
Trikizio Euscat CDa
48 disponibles
Xehetasun Gehiago
Trikizio taldearen lehen diskoak «EusCat» izenburua du. «EusCat» diskoarekin bi kultura senidetu nahi dira, Euskal Herria eta Katalunia, eta, horretarako, bi herrialde hauetako kantu, artista eta talderik ospetsuenetarikoak bildu ditu. Euskal Herriaren eta Kataluniaren artean beti egon da harreman kultural estua. Kataluniako talde asko izan ditugu bisitari Euskal Herrian eta Euskal Herriko musika talde andana ibili da Katalunian barna jotzen. Horren adibide da Trikizio taldea bera, azkeneko hiru urteetan asko ari baita Mediterraneoko herrialdean jotzen. Hori guztia ikusirik, bi herrien arteko lotura musikala islatuko duen proiektu bat argitaratzea pentsatu da, eta emaitza «EusCat» diskoa da. Lan berezi bezain ausarta. Bi hizkuntzak partekatzen dira disko berean, euskal kantuak katalanez abestu dira eta Kataluniakoak euskaraz, era horretan talde eta musikari horiei omenaldia eginez. Beraiek dira protagonistak «EusCat» diskoan, eta Trikizio dute interprete eta ordezkari. Diskoak dituen laguntzaileen zerrenda luzea bezain garrantzitsua da.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.