Durangak du izena Haize-arrosaren single berriak. Durangak 1500. urtean Durangon erre zituzten emakumeei deitzen zaie. Haize-arrosak emakume haiei gorazarre egin izan nahi die kantuarekin, eta horretarako bertan erretako bi emakume hartu dituzte protagonista: Marina de Minica eta Teresa de Agirre. Emakume haiek pasatako sufrikarioa eta injustizia salatu eta haien izaera eta libre izateko eskubidea goraipatu nahi izan dituzte abesti honetan. Libre izateko desioari eta elkarren arteko desioari bide emanez.
Abestiak kontu handiz landutako folk estiloa du, zeinen estribilloa entzuten den unean itsasten zaion entzuleari.
Abestiaren egilea: Haize-arrosa taldea
Letra: Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania
Grabaketa: Lorentzo Records, Aitor Ariño
Nahasketa: Haritz Harreguy
Gidoia: Edurtzeta Ania
Bideo grabaketa eta ekoizpena: Mikel Quesada
Ekoizpen/ grabaketa laguntzaileak: Julen Flores
Aktoreak: Iholdi Beristain, Nazaret Froufe
Kolaborazioa: Jostunak denda
Laguntzaileak: Elorrioko Arriola /Ateneoa