Modus Operandi taldeak Durangoko Azokarako argitaratuko dituen lanen artean dago “Oreka” abestia. Berri Txarrak taldearen doinu ospetsuaren bertsioa egin du Modus Operandik. Aldaketa nabarmenena da atxiki dion ukitu elektroniko erakargarria. Gainera, ahotsean lankidetza hunkigarria jaso du Modus Operandik. STR taldeko kantaria Dánaek ahots bero eta xarmagarria oparitu digu. Musikaren ekoizpena Josu Ervitirena da. Bideoa Iker Villak zuzendu du.
48280 Baga Bigaren rosterrean sartu da
Poz handiz iragartzen dugu 48280 taldea Baga Biga-ren rosterrean sartu dela. Lekeition sortua,...





0 iruskinak