“OROITU DITZAGUN IZAN ZIRENAK ZAINDARI”
Heitxik emakumeen eskubideen alde borrokatu zuten «sorginak» omentzen ditu “AKELARRE ASKEA” single berrian, Lide Hernandorekin (BELE) lankidetzan. Abestia otsailaren 4tik 20:00etan dago eskuragarri, bideokliparekin batera.
Heitxik metafora baten bidez ospatzen ditu emakumeen eskubideen aldeko borrokari bidea irekitzea lortu zuten emakumeak, gure arbasoak, hain zuzen ere. Kantuaren estiloak zornotzarraren lehen diskoko soinu-unibertsoaren eta mezuaren analogiatzat balio du, trikitixa, panderoa eta musika elektronikoaren arteko fusioa jorratuz. Aurrerapen honek argi uzten digu, aurreko singleekin batera, «ARO BARRI BAT» eta «LEMA ETA LEKUKOA», folklorea eta elementu modernoak uztartzeko artistaren anbizioa.
Bideoklipean sorgin talde baten jazarpen eta akelarre prozesua ikus dezakegu. Ikus-entzunezkoa Ane Berriotxoak zuzendu du.
Kredituak
Musika eta hitzak: Eider Etxeandia eta Lide Hernando
Produkzioa eta masterizazioa: Oihan Moreno eta Iker Villa