Bai, bizitza kaka zaharra izan daiteke, aspergarria, tristea… Bakoitzak jakin edo ikasiko du zer den bizitza edo nora doan. Dantzan, kantuan eta alaitasunarekin azkarrago doa dena. Hitzak Fredi Payak egin ditu, bizitzaren filosofian EHan dugun handienetako bat. Bideoklipa Taom ekoiztetxeko Karlos Trijuekek egin du. Dantzariak Olaeta Ballet elkartekoak dira (Jon Gil, Pia Leibar, Iñaki Xabier Olano, Xabier Franco, Oiane Sologuren, Belen Baztan eta Yuliya Mrachkovska). Koreografia Ismael Dieguezek egin du.