The Tyets taldea Mataró hirikoa da (Bartzelona, 2018), eta izugarrizkoa antolatu du denbora laburrean musikaren atalean, bai, alimalekoa da zein indartsu sartu diren mainstream musikalera "Èpic solete" diskoarekin (2023ko martxoa) eta aurreko lehen single biralekin, publikoa erabat liluratu dute zuzenekoekin, eta esan bezala, kantuekin. The Tyets taldea, gaur egun, Kataluniako eta Estatuko talderik garrantzitsuenetako bat da.
The Tyets-ek karrerilla geldiezina hartu du, Kataluniako pop musikaren funtsa, momentuko soinuekin eta melodia erakargarriekin nahasi eta gero. Emaitza erabatekoa da, lehen begiratuan maitemintzen duten kontzertuak dira The Tyets taldearenak, entzun bezain laster errotzen direnak. Freskotasuna eta festa kantu bakoitzean. "Coti x Coti", "Bailoteo", "Del 1 al què", "Hamaking", "Menorca", "Amics, tiets i coneguts" bezalako singleekin hilero milioi bat entzule, eta guztita 45 milioi erreprodukzio izatea ailegatu dira Spotifyn.
Plazak betetzen dituzte, sarrerak agortzen dituzte. The Tyets katalanen kontzertuak etengabeko musika-zalaparta dira, abestuz gozatzeko goitik behera, eta dantzatzeko parerik gabeko festa. The Tyets marea ikusgarria da. Orain da The Tyets taldearen unea.
Baga-Bigak The Tyets taldearen bookinga esklusiban darama Euskal Herrian. Laguntza aparta emango diegu Euskal Herriko jendeak gozatu ahal izan dezan The Tyets talde biribilarekin