Sorotan Bele Gogoan proiektuko lan taldeak erabaki du aurrera egitea ikuskizunarekin, eta emanaldi gehiago aurreikusita daude 2023ko udan eta udazkenean. Gainera, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarra-jotzaileak osatzen duten egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste bi kide ohi batu zaizkie, Ritxi Salaberria baxu-jotzailea eta Aitor Etxaniz bateria-jotzailea. Talde mitikoaren abestiek jarraitzen dute arrakasta izaten, eta Xabier Zabala musikari eta moldatzaileak sortutako Sorotan Bele Gogoan proiektuak, musika bandentzat pentsatutako moldaketekin, harrera ezin hobea izan du publikoaren, udalen eta, oro har, antolatzaileen aldetik. Baga-Biga bulegoak segituko du bermatzen Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren hurrengo emanaldiak. Sorotan Bele Gogoan tikuskizunak, beraz, zutik jarraituko du proiektuarekiko interesa dagoen bitartean eta talde mitikoaren kantuak berriro entzun nahi dituztenentzat. Aurrera Sorotan Bele Gogoan!