Ikuskizunak aurrera jarraitzen du. Ikuskizunak euren musika-ondareari esker ona ematen dio.

“Sorotan Bele Gogoan” ikuskizuna oraindik zirrara sorrarazten ari da Euskal Herrian. Ikuskizunak Sorotan Bele taldearen kanturik gogoangarrienak erakusten ditu Herriko Musika Banden laguntzekin. 1990eko hamarkadan entzun genituen Sorotan Bele taldearen kantuek oraindik izugarrizko indarra dute, eta jendetza dator kantuak entzutera eta abestera, disfrutatzera tokian tokiko Herriko Musika Bandarekin batera.

Nahiz eta 30 urte pasatu diren Sorotan Bele sortu zenetik eta lehen kontzertua eman zutenetik, entzuleak arreta osoa eskaini dio 2021ean “Sorotan Bele Gogoan” ikuskizuna eman den agertokietan. Gorka Sarriegi eta Urbil Artola dabiltza Sorotanek utzitako musika-ondarea haizatuz Xabier Zabalaren zuzendaritzarekin batera. “Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak herriaren esker ona jaso du, baina Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak esker on berbera itzuli nahi dio jendeari arrakastaren arrakasta lortzeagatik. 2022an ere ikuskizuna prest dago herriak zeharkatzeko, musika-ondare entzutetsuaz konpainian onenarekin gozatzeko.