30 urte beteko dira Sorotan Bele sortu zenetik, eta ospatzeko "Sorotan Bele Gogoan" musika ikuskizuna prestatu dugu 2020rako haien kantu ezagunenekin.
Herriko Musika Bandek Sorotan Bele taldekide ohiekin batera (Gorka Sarriegi eta Urbil Artola) taldearen kanturik gogoangarrienak joko dituzte. Lanak errazteko, Xabier Zabala zuzendariak idatzi ditu herrietako musika bandentzako egokitutako abestien partiturak.
“Sorotan Bele Gogoan” ikuskizunaren xederik nagusiena kantu haiek utzitako ondarea transmititzea da, Herriko Musika bandekin batera eta denok elkarrekin abesten ikustea.
Beraz, Euskal Herriko Musika Bandei, herrian bertan Sorotan Bele taldearekin batera jotzeko proposamena luzatu nahi diuegu, taldearen kantuak elkarrekin joz.
Aurten, 30 urte beteko dira Sorotan Bele taldea entseguekin hasi zenetik, eta aukera ezin hobea dela uste dugu taldearen abestietaz berriro gozatzeko.