Data: abenduaren 1ean, asteartea
Ordua: 11:00etan
Lekua: Jimmy Jazz aretoa. Koronazio kalea, 4 (Gasteiz)

Oharra: aurkezpen mistoa egingo dugu. Aurrez-aurrekoa (indarrean dauden osasun protokoloak kontuan hartuta) eta online (Modus Operandiren sare sozialetan iragarriko dizugu zein izango den prentsaurrekoa zuzenean jarraitzeko esteka eta taldeari galderak egiteko aukera egongo da).

Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu “Dantza gaitezen hil arte” bigarren diskoan. Lau dira berezitasunak eman diotenak maila handiagoa Modus Operandi taldearen bigarren diskoari. Ska-rock binomioa apurtzea hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin…). Hiru musikari berriren fitxaketa esanguratsua (Diego Martinez -Luz de Putas-, Joseba San Sebastian -Sen- eta Josu Erbiti -Iseo, Tximeleta, Txarrena-). Maitasuna amodioaren garrantziarekin eta borroka batzen dituzten hitzak. Eta laugarrena, Josu Erviti musika ekoizle eta soinu teknikari nafarraren ekarpen izugarria. Modus Operandi taldeak esan dezake ez dela amodiorik gabeko bizitzarik, ez dela borrokarik gabeko bizitzarik, ez dela dantzarik gabeko bizitzarik.

Entzun edo deskargatu "Dantza Gaitezen Hil Arte" aurrerapen abestia: https://labur.eus/LyCnC