Modus Operandi talde berria sortu dute ondoko musikariek: Iñaki Ortiz de Villalba, kantaria (Betagarri), Andoni Garcia Matxain, gitarra jotzailea (Lauroba), Enrikko Rubiños Rezola, bateria (Vendetta), Rubén Anton, tronpeta jotzailea (Vendetta), Julen Barandi, baxu jotzailea (Izaro) eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa, tronboi jotzailea (The Hot Wok).

Modus Operandi taldeak Baga-Biga bulegoarekin argitaratuko du estreinako diskoa azaroan eta managementa ere kudeatuko dio.

Modus Operandi taldearen musika oinarria ska izango da rock ukitu askorekin.