Martxoaren 13an, Asteazkena, 11:00etan
Donostiako Liburutegi Nagusia (Kripta aretoa)

 

Kulto Kultibo taldea (Irun, Gipuzkoa) 2008an sortu zen rap-reggaea sustatzeko, abesteko eta kontzertuak eskaintzeko. Peca (mc), Samu (mc), Seta (dj) eta Aimar (soinu teknikaria) dira "kultibotarrak".

Kulto Kultibo taldearen hirugarren diskoak "La esencia" du izenburua. Makina bat rap-gau atondu dituzte: Bartzelona, A Coruña, Alacant, Madril, Lleida, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Segovia, Castelló, Burgos, Toledo, Valladolid, Santander, Zaragoza, Vigo, Murtzia, Gijon, Palencia, Frantzia...

Prentsaurrekoan bi kantu rapeatuko dituzte.