azala-urdangarin.png

Zubia

7,26€/u

REF. BBCD46

Zubia diskoa, izenburuak berak azaltzen duena da. Zubi bat eraiki du Mikel Urdangarinek eta dei egiten digu bestaldetik. Eskua luzatzen digu, zatoz, zubiaren bestaldean nago, esanaz. Zubiek herrien eta herritarren bizitzak aldatzen dituzte. Zubiek beste aldera pasatzeko gonbita egiten digute, baina ausardia behar da. Mikel Urdangarinen azken lanean inoiz zeharkatu ez diren zubiak edo gehiago zapalduko ez direnak agertzen dira, alde batetik besterako begirada urrunak, elkar bilatu arren, inoiz elkartzen ez diren eskuak, galdutako aukerak, izan zitezkeen munduak eta ez direnak… Galerak sortzen duen mina, ahanzturak eragiten duen ezinegona, desamodioa, erretzen duten zauriak, esanahi handia duten esan gabeko hitzak, bidean galtzen diren maitasun aitorpenak, beldurrak, isiltasunak eta hutsuneak, gabeziak.

  • MIKEL URDANGARIN ()