LABRIT-AZALA-8.png

Zortzi

6,00€/u

REF. BBCD154

837655093909

Labrit Usurbilgo kantariaren hirugarren diskoak “8” edo “Zortzi” du izenburua infinituaren sinboloarekin bat eginik. Urte asko egon da diskorik argitaratu gabe. Labrit kantariak programazioz betetako disko alai eta dantzagarria egin du ahots zirraragarriarekin nahastuta. Elektronikaren argudioak, chill-out soinuaren baretasuna, ahotsen melodien erakargarritasuna, armonien plazera. Labritek lasai gozatzeko musika egin du. Maitasunez betetako diskoa, maitasunez egindako abestiak. Labrit kantariak azken urteotan hainbat kantu sortu ditu eta haien biribiltasuna lortzeko lanean ibili da zerbait pertsonala egiteko. Elektronika estiloko atal desberdinak erabili ditu bere kantuetako melodiei koltxoia eta batasuna emateko, tarte akustikoekin eta organikoekin nahastuta. Labritek ezustean harrapatu nahi du entzulea, bere ahotsak eskaintzen duen pozaren goxoak hunkituta uzteko bihotza eta burua. Zuzenekoak talde txiki baten laguntzarekin osatuko ditu: ahotsa, baxua, gitarra akustikoa eta programazioak.

  • LABRIT ()

Produktu gehiago erakutsi

20241124_210245_2_83bed2f64dcc98788de5aabe9f9812db.jpg
Produktua ikusi

9,99€

20241124_210042_2_1c4adec18f35de89588007010371a3fc.jpg
Produktua ikusi