korrontzi_tradition_azala-baja.png

Tradition 2.1

21,78€/u

REF. BBDVDCD110/111

Korrontzi taldearen “Tradition 2.1” diskoa kosmopolita da, Euskal Herriko musika tradizionala hamaika herrietako musikari eta euren musikarekin nahasketa. Trikitixa du muin, sustrai eta enbor nagusi, gero hosto koloretsuek adarretan indarra hartuko dute trikitixari musika ibilbidean lagundu, apaindu, babestu eta dotoretzeko. Emaitza liluragarria da. Hamasei abesti desberdin, baina alaitasunean antzeko adorearekin. Flamenkoa nahastuta fandangoarekin, Portugalgo fadoa porrusaldaren zaratarekin, arin-arina eta Italia, biribilketa eta Galizia, Sizilia eta kalejira, Sardinia, Zimbabwe, Madagaskar, Eskozia, Asturias, Katalunia, Frantzia… Dena dator hainbat musika loturekin. Korrontzi taldeak tradizioari arropa distiratsuak txertatu dizkio. Gaurkotasunez betetako tradizioan murgilduko du musika Korrontzi taldeak. Musika-errepide bidaiariak helaraziko dizkigu maisutasunez Agus Barandiaranek ikuspegi berritzailetik. Ibilbide ederra txinpartatsu izango den bidaiarako.

  • KORRONTZI ()