MW_SD_Cover_3000x3000px.png

Self-Destruction

12,10€/u

REF. BBCD208

Moonshine Wagon talde arabarraren laugarren diskoa

Moonshine Wagon talde arabarraren laugarren diskoa “Self-destruction” da, disko kontzeptuala. Kritika sozialez josia. Oro har, gure egungo bizimodua “fast food” edo “janari azkarra” da. Dena azkar, dena iragankor, dena pilotu automatikoa aktibatuta. Gauza bakoitzari merezi duen balioa ez diogu ikusten, ez dugu denbora aprobetxatzen, eta estimu ia bakarra “fast food” filosofiari eskaintzen diogu. Janari azkarrak edo bizitza azkar eta artifizialak “self-destruction” orokorrera garamatza, batbederaren hondamendira. Mementuaren xahupen utilitaristaren eta deuseztatzailearen kritika zorrotza da. Era batera edo bestera, denok dugu “self-destruction” horretatik geruzaren bat gainetik kentzeko. Abestiek bluegrassaren espiritua dute, hegoaldeko rocka, metala eta folka, osagai horiekin mela-mela utzi dute diskoa. Abesti bi euskara hutsean.

  • MOONSHINE WAGON ( _Musika Taldeak, Pop - Rock, )