Reacciona!!!
6,00€/u
REF. BBCD51
689076021104
Kaotiko taldearen seigarren diskoak Reacciona! izenburua du eta Haritz Harreguy musikari eta soinu teknikariak grabatu du Nafarroako Katarain estudioan, 2009ko hondarrean eta 2010 hasieran. Nahasketak Harreguyk berak egin ditu Usurbilen antolatu duen bere estudio berrian, Higain Estudioan. Masterizazio lana Jonan Ordorikak egin du Azkarateko Mamia Mastering Studioan. Ez da beste laguntzarik izan diskoan. Gauza guztiak Kaotiko taldeak egin ditu. Kaotiko taldearen eskarmentua lanaren ondorioa da. Seigarren diskoak askorako ematen du eta, batez ere, gauzak errazago ikusteko aukera. Kaotiko taldearen Reacciona! diskoak lau ezaugarri ditu: ahots sendo eta berezia, gitarra arinak eta sarkorrak, oinarri erritmiko boteretsua eta zapaltzailea, koruen handitasuna eta leherkortasuna. Kaotiko taldearen musikak oparotasuna eskaintzen du eta ez du gabezi punturik erakusten. Kaotiko taldearen musikaren kartografia artistikoa argia eta gardena da, erabateko pazientziaz osatutakoa. Zeru hutsak posible egiten du lur osoa. Kaotiko taldeak errealitatearen oinarria hemen eta orain ikusten du, haragizko musika haragizko musikarientzat. Abestiz abesti biribildutako lana, krisolaren legez. Egun bizi dugun miseria intelektual eta kulturalari hortzak erakusten dizkio Kaotiko taldearen lan berriak. Kaotiko taldeak bere punk-rock makineria zeharo olioztaturik du, txukuna eta distiraz gainezka. Kaotiko taldearen Reacciona! diskoa punkaren abiadurarekin hornitutako rock zaplastako galanta da. Kaotiko taldearen seigarren diskoak, Aguraingo etxetik, sendotasuna erakusten digu, biribiltasuna eta bizkortasun handiagoa aurrekoetan baino.
- KAOTIKO ()
Produktu gehiago erakutsi
15,00€
9,99€
9,99€