Sarkor-Azala.png

Mundu kodifikatuen atzean

10,89€/u

REF. BBCD97

Sarkor taldeak “Mundu kodifikatuen atzean” izenburua jarri dio hirugarren diskoari. Gitarren boterea sarkorra da diskoan. Bi gitarra trinko abiadura eta pisuarekin, zorrotzak eta erasokorrak dira uneoro. Zikinak eta distortsioa. Sarkor taldearen gitarretan ez dago betelanik. Zuzen doaz abestiaren muinera alboan bateria eta baxuaren kolpeak dituztela. Sarkor taldearen punk-rocka ahotsetan oso melodikoa da. Kantu labur eta soinu azkarretan doaz abestiak inolako etenik gabe Sarkor taldearen nortasuna ahalik eta garbien uzten. Gardetasuna hitzetan, zuzen doaz arazoen gakora. Sistemak ez badio gizarteari lo egiten uzten, Sarkor taldeak lo egiten utziko ez dien musika zirimola izango dute zudur aurrean beti eta hortzak erakutsiz nonnahi eta nolanahi. Errespetu gutxi azalkeriari, mundua kolore goxoz anestesiaturik eduki nahi duenari indartsu eta abiadura melodikoan emango dio erantzun Sarkor taldeak. Sarkor taldeak ohitura zaharreko abesti punk-rock melodikoekin egingo dio aurre mundu kodifikatuari.

  • SARKOR ()