GAIZKA-PEÑAFIEL-AZALA-WEB.png

Lagunartean

7,26€/u

REF. BBCD84

Gaizka Peñafiel artistaren bigarren diskoa da “Lagunartean”. Bi diskoen artean ez dago lotura handirik. Gaizka Peñafielek bereak eta bost eman ditu bigarren hau argitaratzeko. Bereak eta bost musikaren sorkuntza aldetik. Bereak eta bost musikari lagun berrien ekarpenaz harro egoteko, hamaika musikari laguntzaile hurbildu baitira “Lagunartean” egitasmora. Beti esan ohi da lagunarte onak emaitza onak baino ez dituela ondorio. Horrela izan da. Oso disko irekia da Gaizka Peñafielek sortu duena. Pop doinuak dira nagusi kantu guztietan folkarekin zoragarri nahastuta. Pop-folkaren pisua dotore darama diskoak. Trikiaren nortasuna ez da galdu trikitilariaren abiapuntuan eta, beraz, definitzeko modu bat izan daiteke pop-folk-triki disko goxoa dela “Lagunartean”. Kantuak erraz eta samur sartuko zaizkigu. Melodia korapilatsurik ez dago, helburua ahalik eta eztien helaraztea doinuen laguntasuna. Ahots xumeak doinu eta melodien zirrikitu txikienen babesean.

  • GAIZKA PEÑAFIEL ()