Kike-Mora-azala-web.png

Jazz Project

7,26€/u

REF. BBCD75

Kike Mora musikariaren lehen diskoa “Jazz Project” da. Estreinako notatik jazzaren usaina dario. Baxua musika tresna nagusitzat hartuta, Kike Morak jazzaren bide zabalak aurkeztuko dizkigu. Bat-batekotasuna eta inprobisazioa antzeman daitezke baina aldez aurretik ongi pentsatutako oinarriak daude. Diskoan jazz musikaren estilo desberdinei keinu egingo zaie. Denetarik aurki dezakegu, uztarketa edo fusioa abesti guztietan ageri da. Jazzaren sentsazio liluragarriak hizkuntzaren emozioetara garamatza. Espekulaziorik gabeko abestien aurrean gaude, jazzaren jokabide-eredua soinuetan eta jazz tradizioaren zirrarazko esperientzietara hurbilduko gaitu “Jazz Project” diskoak. Musika egituraketa jakinetan murgilduko gaitu Kike Mora musikariak. Funky kutsuko abestietan Marcus Miller musikariaren eta Headhunters taldearen itzala dago. Be Bop eta swing itxurako doinuak. Anbient trazako jazza, afrikar giroko doinuak, gitarra bezala jotako baxuaren zaratak. “Yesterday” abestiaren bertsio ikaragarria. Trebetasuna azalarazten da une orotan naturalitate sentsazioa inolaz ere galdu gabe. Intentsibitatea eta amodioa baxuaren amarruarekin.

  • KIKE MORA ()