korrontzi--oinkari-azala..png

Infernuko hauspoa

14,52€/u

REF. BBDVD66

Korrontzi taldeak hirugarren diskorako gonbidatuak ekarri ditu edo hobeto esateko, aliatu egin da. Korrontzi taldeak eta Oinkari Dantza Taldeak ikuskizun bat landu dute, “Infernuko hauspoa”. Korrontzi taldeak zerbait berezia egin nahi zuen eta bidean Oinkari Dantza Taldea gurutzatu zenean, ideak lainoak zeruan bezala argitu egin ziren. Musika eta dantza elkarrekin joan dira beti. Ez dago dantzatzen ez den musikarik esaldia kontuan hartuta, Korrontzi taldearen folk doinuak dantzatzera dator Oinkari.  Musikaren sentsazioak ez dira soilik belarritik sartzen. Dantzaren plastizidadeak erabat lagun diezaioke musikari. Musikaren gailurra beste gailur batera eraman dezake. Dantzaren ikusmen soila polita da baina musika lagungarri dela, bien arteko eztanda ikusle-entzulearengan askoz indartsuagoa da. Berrogei dantzari folk musikarekin arrimatuta. Korrontziren doinuetan oinarrituta, Oinkari taldeak dantza garaikidea eta Euskal Herriko dantza tradizionalak uztartu egin ditu. Dantza garaikidea, klasikoa  eta Euskal Herriko dantzekin nahasketa bat egiten du Oinkari taldeak. Uztarketa, fusioa, batuketa, mestizajea. Beste hainbat hitz sar daitezke, baina horiek ongi erakusten dute Korrontzi taldearen doinuekin zer nolako dantza mota eskaintzen duen Oinkari Dantza Taldeak. Ikuskizunaren zaparradak klimaxak erraz lortzen ditu. Gori-gorian musika eta dantza. Zaparrada musika eta dantzan. Zaparradak dantzan musikarekin.

  • KORRONTZI ()