laia-azala.png

II

4,84€/u

REF. BBCD50

Laia taldeak euren bigarren diskoari (“II”) gero eta sentimendu gehiago jarri dio. Laia taldearen diskoa bihotzarekin eta poliki-poliki egina dago. Laia taldeak ez du presa handiegirik izan, ahalik eta diskorik zintzoena plazaratu nahi izan du. Grabaketa Laia taldearen esku geratu da. Dakiten guztia jarri dute eta eskarmenturik ez duten alorretan jo dute laguntzaileengana, nashasketak eta masterizazioa egiteko. Laia taldeak bere nortasunaren bila jardun du, eta kantuen norabide bikaina lortu dute eraikitzea buelta gehiegi eman gabe. Laia taldeak diskoa irekitzeko eurek konposaturiko musika kutxa baten doinuekin hasten da. Musika kutxaren doinua opari bat da, ezustea. Lotarako zein iratzartzeko balio dezake. Bi mundu besberdin horiek planteiatzen dizkigu Laia taldeak. Metalaren esparruan goxo eta samur dabil. Doinu indartsuen parean utzi dizkigu ahots liluragarriak eta leunak. Batzuetan entzungo ditugu oihu lakar eta latzak,  baina falseteen melodia txundigarriekin nahasturik. Gaua eta eguna. Laia taldeak kantu bakoitzari bere ifrentzua bilatu dio. Bi mundu antagonikoak uztartu ditu disko berean eta oso musika melodiko eta erakargarria egitea lortu dute. Laia taldea metala eta rock melodikoan barneratu da eta eroso dabil.

  • LAIA ()