BBCD190_IÑAKI-PALACIOS_HARRIA_azala.png

Harria

10,40€/u

REF. BBCD190

Iñaki Palacios txistulariaren bigarren diskoa da “Harria” ikuskizuna. Txistua elementu nagusi eta bateratzailea da Iñaki Palaciosen musikaltasunean. Txistuaren gainean eraiki dira, oro har, melodiak eta kantuen garapenak. Baina “Harria” diskoak baditu beste bi osagai garrantzitsu: harrizko txalaparta eta trikitia. Kantuetako asko harrizko txalapartaren doinuetatik abiatuta gorpuztu dira. Harria denez kontzeptuaren funtsa, harriaren soinua harrizko txalapartaren eskutik etorri da. Tinbre hauskorra, soinu sentibera harria balioan jartzeko. Trikitiaren askotariko armoniekin txistuaren laguntzailea bilakatu da kantuei sendotasun musikala emateko. Gitarra, baxua, bateria eta samplerren ekarpenekin kantuek txinparta alaiak sorraraziko dituzte, aproposak dantzarako, edo Iñaki Perurenaren errezitalerako. “Harria” ikuskizunean Iñaki Perurenak harriarekin izan dituen bizipenak azalduko dira poesia musikatuan, gero dantza bihurtuta. Mulixka Dantza Taldeko Josu Sanchez koreografoak harriaren nortasuna atxiki die doinuei herri-kirolaren esparrura ekarrita. “Harria” ikuskizunaren ardatz izango dira 8 dantzari, bost musikari eta Iñaki Perurena. Plaza eta kaleko ikuskizuna da “Harria”.

  • IÑAKI PALACIOS ()