ETS-azala-baja.png

Hacia la luna

9,68€/u

REF. BBCD91

En Tol Sarmiento (ETS) Arabako Errioxako taldearen bigarren diskoaren izenburua “Hacia La Luna” da. Diskoa hainbat galderekin hasiko da, ea non dagoen itxaropena eta non askatasuna. Erantzuna Hilargian aurkituko omen dugu eurek egindako edabe pizgarria edan ondoren zoriona eta festa ere ekarriko digula, baita estralurtarrei ere. En Tol Sarmiento (ETS) taldearen diskoaren muina ska doinuetan du babesik sendoena baina ez du rock, reggae eta punkaren eskasirik. Euskal Herri multikulturala aldarrikatuz datoz arabar Errioxako En Tol Sarmiento taldekoak, jakitun beste kontzientzia askeek gureari eman diezaioketena. En Tol Sarmiento taldeak, batez ere euskara eta gaztelania erabiliko dituzte baina frantsesa eta ingelera dituzten abestiekin ere egingo dugu topo. En Tol Sarmiento (ETS) taldeak jaia, martxa, ongi pasatzea eta alaitasuna bultzatuko du ska doinuekin eta letretan mundu askeago baten alde, hausnarketa politikoa zein soziala derrigortzat hartuta. En Tol Sarmiento taldeak mundu libreago bat beharra ikusten du, eta musika, jaia eta pentsandua horretan du jarrita. Dantzara!

  • ETS ( _Musika Taldeak, Pop - Rock, )