20231220_111412_1_6da38e60c9328ecf70d2ea08d894c6c0.png

Guretzat

18,15€/u

REF. BBCD213

ETS taldeak bere historiako diskorik ausartena argitaratu berri du. ¨Guretzat¨ eraldaketa prozesu baten emaitza da, ¨Aukera Berriak¨ izeneko azken lanarekin hasi zena. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz.

Kontzeptuari begira, diskoa pertsonei, kaleari eta kultura herrikoiari egindako omenaldia da. Eguneroko bizitzaren eta aldarteen arteko trantsizioaren adierazpen artistikoa (samurtasuna, alaitasuna, nostalgia, euforia…). “Guretzat”, musika estilo ugari uztartzen dituen
emozioz beteriko mendi errusiarra da. “Guretzat” lanaren musikak eta hitzak Iñigo Etxezarretarenak dira eta ekoizpena Genis Trani katalanak egin du.

Musikatik haratago doa diskoa eta abesti bakoitza margolan kostunbrista batekin batera aurkezten da, proiektuari kalitate artistiko handiagoa emanez eta proposamen musikal berri hau, artelan bihurtuz.

  • ETS ( _Musika Taldeak, Pop - Rock, )