korrontzi-azala.png

Getxo

12,10€/u

REF. BBDVDCD27/28

Korrontzi taldeak aprobetxatu zuen Getxo Folk Jaialdiko kontzertua (irailaren 4a) euren bigarren diskoa grabatzeko. Korrontzi taldeak Getxo Folk 2008ko ekitaldian emandako kontzertuaren arrakasta itzela eta handia izan zen. Korrontzi taldeak “Getxo”tik mundu zabalera hedatuko ditu bere folk doinuak, triki soinuak eta munduko musikak. Korrontzi taldearen bigarren diskoak “Getxo” izenburua du eta disko bikoitza izango da. Alde batetik, DVD batean Korrontzi taldearen irudiekin kontzertu osoa sartuko da. Irudiak ahalik eta ongien ateratzeko Urko Arruza argi teknikariak eskenatokiaren argitzapenaren diseinua egin zuen eta Sagar 27 bideo produktorak DVDaren grabaketa sei kamera erabiliz (bi mugikor eta garabia kamera buru bero batekin eta beste hiru kamera digital) egin zuen. Eta bestetik, cd-audioa eta diskoaren grabaketa Cesar Ibarretxe teknikariak zuzendu zuen eta mahaian Jean Phocas teknikaria egon zen. Guztira 23 abesti izango ditu DVDak eta 16 cdak. Korrontzi taldeak egun ahantzi ezina egiteko kontzertuan parte hartuko hainbat musikari gonbidatu zituen: Mikel Urdangarin ahotsa “Panderotxoa” eta “Ametsak” abestietan, Galiziako Faltriqueira taldeak ahotsa eta panderoak “Aitxitxe mukurrunduko” eta “Akelarre” abestietan, Jorge Arribas (La Musgaña) trikia “Xoxua” abestian, Maya anaiek dantzatzen dute “Laiotz” eta “Urrutxu” abestietan, Susana Seivane gaita “Ataungo ardi beltza” abestian, Xavi Sarriá (Obrint Pas) ahotsa “Akelarre” abestian.

  • KORRONTZI ()