biok-azala.png

Gaur ez da dena grisa

4,01€/u

REF. BBCD45

689076020503

Biok taldearen “Gaur ez da dena grisa” izenburuko bigarren diskoaren ildoak aurrekoaren segida direla esango dugu. Lau urte pasatu dira baina musika jarrerak berdin jarraitzen du. “Gaur ez da dena grisa” diskoa metal gordin eta pisutsua da. Biok taldeak makina birrintzailea du bere barnean. Kantua joan eta kantua etorri, Biok taldeak etengabeko astinaldia eskaintzen digu. Biok taldearen kantuek thrash metalaren lekukoa ederki gordetzen dute. Gitarren riffak boteretsu eta urratzaileak dira, zauriaren gainean kolpatzen uneoro. Biok taldeak, nahiz eta metalaren zama daraman, ez da geldoa; metal arina da, abiadura handikoa. Ahotsak antzekoak dira, kolpeka doaz, indartsu eta ozen, belarriak zauritzen soinuaren bi muturretan: grabeetan zein agudoetan. Koltxoi lana eginez, koruek eta zenbait melodiek neurri txiki batean samurtzen dituzte abestiak. Biok taldearen jarrera birrintzailea da; helburu nagusia metala bera abestiz txikitzea da, hori baita muturreko metalaren xedea.

  • BIOK ()

Produktu gehiago erakutsi

20241124_210245_2_83bed2f64dcc98788de5aabe9f9812db.jpg
Produktua ikusi

9,99€

20241124_210042_2_1c4adec18f35de89588007010371a3fc.jpg
Produktua ikusi