Vendetta-fuimos-Portada.png

Fuimos, somos y seremos

10,89€/u

REF. BBCD95

Diskoa hamabi abestikoa da, horietako hiru instrumentalak eta biziki itsaskorrak. Selvak koruak egin ditu disko bitaminiko eta kementsuan. Haize fresko eta giro beroa nahastuta datoz diskoan ska, reggae, country rock eta pop melodikoen zertzeladekin batera. Ahotsak ederki atondu dituzte, Javier eta Pelloren ahotsaz gain, Luisillok aurrekoetan bezala berea ere jarri du. Pellok gero eta indar nabariagoa du taldean eta goraka doan musikaria da urrats  sendoekin. Vendetta boskoteak ska soinuen torluari beste itzuli bat eman dio maila gero eta altuago batera iritsiz. Vendetta taldeak bide berriak irekitzen darrai erabat pausu trinko eta indartsuarekin. Ahotsetan bikain, funts eta berezko sonoritatea, musika ibilbideari ezin hobeto eutsiz. Iragana, oraina eta geroa oparoa baino ez luke izan behar talde honek, egin duena ikusirik, zalantzarik ez. Has dadila saioa.

  • VENDETTA ()