El-Arca-azala-def.png

Flores secas

7,26€/u

REF. BBCD71

El Arca de Noelia taldeak bere estreinako  “Flores secas” diskoan poparen zaldiaren gainean  arrapalada bizian dator trostan rockaren indar babeslearekin. El Arca de Noelia taldea rock amerikarraren eztenkadak gitarren altzoan ongi nahastuta dituen poparen kantuen erraztasunarekin bezala deskriba daiteke. Ahotsen melodiek eta ahotsaren gorputzak berak ere oso sonoritate aberatsa dute, eta erregistro grabe, lodi eta sendoek kontraltoaren zeharoko itxura hartzen dute etengabe. Ahotsaren gorabeherak ederki datoz lagunduta musika oinarri trinko eta gardenarekin. Dena trosta batean dator, bat eginez leloak, melodiak eta musika  erritmoak. El Arca de Noelia: poparen arima sentsibilitate rockazalearekin. Rockaren sendotasuna poparen erraztasunarekin uztartuta.  Amodioaren inguruan eraikitako amodioaren etxea non pozaren ifrentzua une oro agertzen den. Bizitzaren pasarteak egunerokotasun tanta bihurtuta. El Arca de Noelia taldeak badaki ongi nola jokatu bizkortze tempoekin eta nola hurbildu jendearengana. Denbora nahi dute segitzeko egiten ari direna erakusteko eta jendea txunditzeko. Irribarrea doan doa, guztia bezala.

  • EL ARCA DE NOELIA ()