estankona_azala-web.png

Estankona

7,26€/u

REF. BBCD72

Estankona bakarkako lehen diskoan “Estankona” da. Tautologia.Rockaren izpiritua barruan, amerikarra zein anglosajoia. Kantuetan badago tentsioa, indarra, bilakaera, helmuga eta irteera toki berean. Puntuaren zirkulua beti itxi egiten da kantuetan. Kantuetan historiak datoz. Poza, alaitasuna eta tristezia. Kantuek bilakaera dutenean, kantuen garapena da kontuan hartzen dena. Estankona bakarlariak abesti guztiei erantsi die gorago edo beherago joateko antsia eta gogoa. Musika oinarri trinkoetan hartu du babesa, Itxaso Etxebeste eta Jimmy Arrabit musikariek ederki interpretatu dute Borja Estankonaren desioa, jakin dute bikain nola uztartu haren ahotsa eta gitarra biluziak. Gitarrajotzaileak ihes egiten dio soinu fardelei, arin joan nahi du, emeki eta fereka amultsuetan gorde nahi ditu indarrak. Estankona musikariaren doinuen planoak berehala aurki daitezke, ez dago ez bidezidor edo zirrikitu gehiegi erdibidean galtzeko. Irteeratik, rockaren helmugara zuzentzen zaitu erraz eta aho bete hortz sentimenduen bila. Estankona beti tentsioan, erne baina jantzi gutxirekin, zure zain har dezazun bere osotasunean. Musikaren iraganak urruti daude eta orain Estankonak horrela (rock soil eta amultsu) nahi du izan eta modu horretan aurkituko duzu diskoa entzuten duzun unean.

  • ESTANKONA ()