portada-doble.-libro-abierto.png

Awkan

26,00€/u

REF. BBCDX02

Reincidentes taldeak euren musika ibilbide oparoan argitaratu duen obrarik landu eta konplexuenaren aurrean gaude. Sevillarren lan berriak AWKAN du izenburu.
AWKAN (maputxe hizkuntzan "matxinatu" esan nahi du) liburua bat da Reincidentes taldearen letra esanguratsuenekin osatutako aurkibide interesgarriarekin, eta Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko irakasle Angel del Rio antropologoak taldekideekin batera aletu dituzte kantu horien gaiak, mezuetan sakonduz.
AWKAN diskoa (DVD + CDa sei abesti berriekin) Buenos Aires hirian Reincidentes taldeak grabatutako zuzeneko gogoangarria dago, hainbat musikari gonbidatuekin: Ciro Pertusi (Jauría eta Attaque 77 ohia), Mariano Martinez (Attaque 77), eta La Vela Puerca edo Pipi (The Lokos y Ska-p).
AWKAN diskoak CD gehigarria du Reincidentes taldeak estudioan grabatutako sei abesti berriekin. Reincidentes rock taldeak ozenki esango digu behin eta berriro ari direla bizi diren gizarteari argazkiak ateratzen eurek ikusten duten bezala, inolako galbahe eta aurreiritzirik gabe, politikoki zuzena den hizkuntza erabiltzeke, errudunak seinalatuz eta jendea parte hartzera zirikatuz, norberaren bizitzaren kontrola hartzera.

  • REINCIDENTES ( _Musika Taldeak, Pop - Rock, )