Des-Kontrol-DISKO-AZALA.png

Aurrera begira

4,84€/u

REF. BBCD49

Des-Kontrol taldearen lan mardul baten aurrean gaude, eta zazpigarrena da. Des-Kontrol taldearen “Aurrera begira” diskoa punk-oi generoan gaur egun dagoenaren mailatik gorago dagoela esan dezakegu. Des-Kontrol taldeak 70eko hamarkadaren bukaeran eta 80koan Erresuma Batuan egosten zen punk-oi musika ekartzen digu, eraberritua, baina garai hartan oinarritua. Eragina zuzena eta argia da. Zergatik eraberritua?  Punk-rock-oi oinarrietan duelako aterpea, eta gaurko soinuetan zutabe nagusia. Euskal Herriko musikari askok hango ispiluan begiratu zuten maiz 80eko hamarkadan Euskal Herriko Rock erradikalaren garaietan. Gaur egungo Des-Kontrol taldeak haren isla ekarri digu modu eroso eta erakargarri batean. Soinu indartsua, ahots lakar eta sendoa. Des-Kontrol taldeak ongi daki nola erabili punk-oi mugimenduaren osagai horiek guztiak eta, inolako aldarrikapenik egin gabe, mugimendu horren oinordekotza du bere eskuetan. Des-Kontrol taldearen lana bikaina da. Kantu laburrak, amorruzkoak, azkarrak, itsaskorrak antzinako eran ekoitziak. Des-Kontrol taldea pozik geratuko da sortu duen emaitzarekin, eta gure musika eszena ere bai.

  • DES-KONTROL ()