SeiUrte-Atlantida-Azala.png

Atlantida

10,89€/u

REF. BBCD96

SeiUrte taldeak “Atlantida” izena eman dio bere seigarren lanari. SeiUrte taldeak urteak beteko ditu berriro, seigarren diskoa beteko du. Ezin esan ezetz, argia itzaltzen denean, dena ilun denean, Seiurte taldea berriro gurekin ez dela, ezin esan. Seigarrenez, SeiUrte taldeak argituko digu, indarrik galdu gabe, egunsentia eta, hau iristen denean, ilargia eta eguzkia ikusiko ditugu, biak batera. SeiUrte taldeak ernaldutako haziaren fruitua izango dugu. Ikusteko Atlantida, hain urrun eta hain gertu. Gertu edo urrun, SeiUrte taldeak bere pop-rock alaiari seriotasun sendoa erantsi dio. Ahotsak ez dira horren gardenak baina melodiaren indarra ez dute galdu. Gitarrek norabide trinkoagoa dute, abestiren batean jostari, New Order bezala, Itoiz taldearen agerpenak ere bai eta Jotakie taldearen popa eta abar. Bateriaren soinua ilundu egin da baina joa beti bezalakoa du… Aldaketa nabari da diskoan. Badira betiko SeiUrte taldearen soinuaren tankerako abestiak, baina rocka irabazle aterako da. Usain desberdina dute kantuek, ingeles kutsua darie. SeiUrte taldearen “Atlantida” diskoak entzunaldi ausartagoa eskatuko digu. Aldaketaren bidea eraikia dago.

  • SEIURTE ()