Gobeo-Bay-portada-azala-WEB.png

Alfa y Omega + Alfa, Omega y Dub

7,26€/u

REF. BBCD88/89

Gobeo Bay taldearen lehen disko bikoitzaren (Alfa y Omega / Alfa, Omega y Dub) nortasunaren seinaleak “Don Perfecto” lehenengo abestitik ageri dira: oinarri sendoa eta doinu itsaskorrak. Batzuetan, gitarren moldaketak erakartzen du Gobeo Bay taldearen arreta, teklatuenak hurrengoan, ahots armoniak lagun dituztela, jendeak dantzatuz abes dezan. Horri guztiari laguntzeko, hitz bereziak erabili dira, ironia kutsuarekin. Zain eta kutsu lovers hori sarri agertzen da diskoan, alegia, “Piel de salamandra”, “Veo” edo “Cielo gris” abestietan. “Nochemás”, bestalde, one drop erako abestia dugu, “Esquiva”, “Andar por andar” edo “Rey” tankerakoek, ostera, kutsu militanteagoa duten akorde txikiak darabilte, haize tresnek erritmoaren oihalei putz eginez. “ Crónica negra, prensa rosa” eta “Oro, verde y rojo” rockers petoak dira,  zuzenagoak, jai ukitu nabarmenagoa darienak.

  • GOBEO BAY ()