HISTORIA-ROCK-azala.png

Historias del rock vasco

15,60€/u

REF. BBLX01

Historia del Rock Vasco liburuak Euskal Herriko musikaren iraganaren argazki argia dakarkigu. Ez dago iraganik oraina ez bada zeharkatu. Berebiziko eta funtsezko garrantzia du momentuak, une horretan jasotzen baititugu bizipen guztiak. Oraina ezinbestekoa da, eta bizi dugun momentua baino ez da esistitzen. Baina orainaren osagarriak dira haren iragana eta izango duen etorkizuna. Gure ongizate gizartean zerbait gehiegi egiten badugu, gertatukoari edo etorkizunari eta horren beldurrei begiratzea da. Denbora luzea ematen da zeregin horretan, eta, gehienetan, errepikatzearen errepika bizi dugu. Badira, ordea, salbuespenak. Inoiz ez bezala, Elena Lopez Aguirre musikari, kazetari eta idazleak, Pedro Espinosaren laguntzarekin, azterketa sakon bezain bikaina eskainiko dio Euskal Herriko musikaren historiari. Gertutik atxiki zaio iraganari, eta datuz eta informazio biribilez beterik dator liburua. XIXgarren mendeko musikaren aurrekarietatik eta arbelean egindako diskoetatik abiatuta, biniloan argitaratutako lehen taldeetara doa, eta gaur arte. Bizitza modurik baiezkorrenean bizitzeko da, eta gaurkotasuna bizitzeak ekarriko dio gizabanakoari atseginik betekorrena. Orainari etekinik bizikorrena ateratzeko, ezin dugu ahaztu zer izan garen eta zer bizi izan dugun. Elena Lopez Aguirrek begirada zorrotzez so egiten dio talaia baikor horretatik oso gutxitan ikertutako Euskal Herriko musikaren historiaren iraganari. “Historia del Rock Vasco” liburuak hogeita hamar atal ditu, eta izenburu bakoitzak maisuki adierazten digu mamiaren nondik norakoa. “Historia del Rock Vasco” liburuak ez du hutsik eta akatsik egin nahi, baina, agian, zerbait igaroko zen galbahetik behera. Liburuaren hurrengo berrargitalpenetan datuak eguneratzeko eta berritzeko beta izango da, zalantzarik ez. Euskal Herriko musikak eman dituen musika talde eta musikari guztiak ekarri nahi ditu liburura. Lan nekeza bezain arriskutsua, beti egon daitekeelako ahanzturarako zirrikituren bat. “Historia del Rock Vasco” liburuaren beste buruhauste izugarrienetako bat izenen aurkibidea da, eta, aldi berean, baita altxorrik preziatuena ere; begi-kolpe soil batek erakusten digu haren mardultasuna: musika taldeak, abeslariak, diskoetxeak, managerrak, ekoizleak, musika-eragileak, kazetariak, sustatzaileak, jaialdiak, programatzaileak, zuzeneko aretoak…