ALEXSARDUI-azala-1.png

Esan eta egin

10,00€/u

REF. BBL01

837655093640

Alex Sardui Gatibu taldeko kantariaren prosa edo idazteko era oso zuzena eta erraza da. Gatibu taldearen letrek duten erakargarritasuna bilatu du Alex Sarduik lehen nobelan. Idazteko estilo zuzenak eta istorio bitxiak emango dio nobelari era¬kargarritasuna. Lasto gutxi (Alex Sardui ez dator lastotzearekin bat), beti harira, garbi eta korapilo zein astuntasun literariorik gabe. Apaindura estilistikotik urrun, kantuetan bezala, hurbil nahi du irakurlea, oso hurbil, berarekin batera egongo balira bezala irakurtzen, edo zuzenekoetan abesten. Irakurtzen hasi bezain laster gatibatuko gaitu nobelak, irriki bizian, eta zer gertatuko den geroxeago galdetuz geure buruari. 50 eta 60ko hamarkadan kokatuko da istorioa, Euskal Herrian, bai¬na fikziozko izenekin. Segituan, lagun taldearen egunerokoak ezusteak ekarriko ditu. Bukaerak, musturrek sartunde harrapatuko du bat baino gehiago, bihotzak sutan. 14 urtetik gorakoentzat, euskaldun zein euskaldunberri. Esandakoa bete, egin. Alex Sarduik zintzotasunez idatzi du liburua. Esandakoa: “Esan eta egin”.

  • ALEX SARDUI ()

Produktu gehiago erakutsi