"Harria" ikuskizunaren estreinakoa Gasteizko Foruen Plazan egin zuten 2019ko irailaren 14an Iñaki Palacios musikariak, Mulixka Dantza Taldeak eta Iñaki Perurenak, eta sekulako arrakasta izan zuen.

"Harria" ikuskizunean Iñaki Perurenak harriarekin izan dituen bizipenak azaltzen dira dantza bihurtutako poesia musikatuan. Mulixka Dantza Taldeko Josu Sanchez koreografoak harriaren nortasuna atxiki die doinuei herri-kirolaren esparrura ekarritako dantzekin. Iñaki Palacios txistuarekin mintzatuko da.

"Harria" ikuskizunaren ardatz izango dira zortzi dantzari, bost musikari eta Iñaki Perurena. “Harria” oharkabean geldituko ez den ikuskizuna izango da, sentimenduz eta emozioz beteta.