Haize-arrosa taldea Berrizen (Bizkaia) sortu da 2022an Haize-arrosa taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte, eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan) eta askatasunetik ateratako erritmoak landu dituzte. Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient...

Haize-arrosa taldeak “Tortolaraino” aurkezpen singlean bertaraino dagoela dio. Onintza Enbeitak idatzitako testua argigarria da. Berrizko talde berria gogotsu dator dantzarako eta hausnarketarako. “Tortolaraino” abestiak bete-betean elektro-pop-triki garamatza. Udaberria ongi pasatzeko gonbite alaia.

Bideoa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeita eta Ana Goitiaren “cameo” bat dago.

 

Haize-arrosa dira: Eneritz Gorritxategi Lariz, Edurtzeta Ania Albizbeaskoetxea, Markos Murillo Gil, David Vallejo Cantero eta Peio Agirre Gimenez.