Hainbat urte eszenatokietatik kanpo ibili ondoren, Paulillo (bateria), Txapel (kitarra), Auo (ahotsa) eta Toki (ahotsa ta perkusioa) berriro batu dira 2015etik aurrera Etsaiaken ibilbidea jarraitzeko, Jorge (Gora Herria) eta Dann (Space Octopus) partaide berrien laguntzarekin.
Talde Lekeitiarrak aurten 5 kontzertu esklusibo emango ditu bakarrik. Lehenengo zuzenekoa ekainak 6an Gernikako Rock & Rally jaialdian izango da.