ETS (En Tol Sarmiento) talde arabarra izugarrizko bira egiten ari da 2022an, berriro ere. Euskal herriko talderik sonatuenetarikoa bihurtu da ETS. “Sumendiak” bira arrakastaren olatuaren txanpa gainean dabil kontzertuz kontzertu. Abuztuaren 16an Bilboko Aste Nagusiko musika ekitaldirik jendetsuena izan zen, 14.000 ikusle baino gehiago batu zituen. Baina laster datorrenez disko berria, birako azken kontzertua irailaren 10ean eskainiko dute, Hondarribian. Frantzian ere jo dute eta kontzertuen berotasuna bikaina izan da. Azaroan, ETS taldearen disko berria argitaratuko da, zazpigarrena. Laster izango dituzue berri gehiago.