Euskal Herriko eta Kataluniako talde garrantzitsuenetako bik (ETS eta BUHOS) bat egin dute euren abestiei bultzada garrantzitsua emateko, eta abestiak partekatu dituzte.
ETS eta BUHOS taldeen abestirik entzutetsuenak (“Zurekin batera” eta “Volcans”) dagoeneko ereserki bilakatu dira, eta bi abesti horiek dira protagonistak proiektu honetan. Duela hilabete batzuk BUHOS taldeak “Zurekin batera” abestiaren katalanezko bertsioa kaleratu zuen (T'he Trobat a Faltar).
Orain ETS taldeak “Sumendiak” aurkeztu du, “Volcans” abestiaren euskarazko bertsioa. “Sumendiak” abestiak (Jon Maiak moldatua) maitasunaz hitz egiten du, pasioaren askatasunaz, eta arau bakar batek ere ez lituzkeela horiek zapuztu behar. Bizitzari, gozamenari, dantzari egindako kantua da. Beste hizkuntza batzuetako abestien bertsioak asko dira, baina izugarria da jatorrizko kantariekin egitea, eta hori da ETS eta BUHOS taldeek egin dutena.
Proiektu kultural sendoen besarkada trinko eta sutsua. Bi herrien arteko zubi kulturala abesti bilakatuta.