ENKORE taldeak Bilbo eta London hirien artean finkatu du bere proiektua. Eta hori da “HEGAN II” kantua existitzearen arrazoi nagusia. Taldekideen bizileku berriak arte-abangoardiarekin lotura estua izateko parada eskaini dio Errekaldeko laukoteari; eta aurten, Erresuma Batuan hasi duten #HeganTour nazioarteko birak euren musika sortzeko modu berriei ateak ireki dizkie.
“HEGAN II” abestian Candemgo klubetako doinu dantzagarriak ENKOREren aurreko melodiekin nahastu dituzte, eta “La Basu” artistaren rapak biribildu du soinu internazionaleko pieza “Made in EH” hau.